PRODUKTUAK
ARTZAI GAZTA
Pasta prentsatuko gazta ondua, artzaiaren ustiategiko Latxa eta/edo Karrantzana ardi-esnearekin soilik egina. Ketu eta ketu gabea izan daiteke.
Ezaugarriak:
-
Osagaiak: ardi-esne gordina, gatzagia, hartzigarri laktikoak eta gatza
-
Gutxieneko ontzea: 2 hilabete
-
Pisua: 1,1 - 1,8 kilogramo artean
-
Hutsean ontziratzea. 4 eta 8 °C artean hoztuta edukitzea gomendatzen da
-
Gomendatutako gehienezko kontsumo epea: 18-24 hilabete
LATXA GAZTA
Latxa ardi-esne gordinarekin soilik egindako gaztak, 3 hilabeteko ontzearekin. Artzainek "etiketa beltza" kalifikazioko kata batera aurkezten dituzte, Idiazabal Jatorrizko Deituraren dastatze-paneleko dastatzaileek egina. Dastaketaren alderdi guztietan puntuazio gorena lortzen badu, “Latxa” gazta izango da, hau da, ebaluazio parametro guztietan bikaintasuna adierazten du.
Gazta pieza zenbakituak dira, eta kalitate goreneko ziurtagiria dute. Horrek bereizten ditu eta benetako altxor gastronomiko bihurtzen ditu; pieza osoa packaging beltz berezi batean merkaturatzen da.
MENDIKO GAZTA
Gazta ondua, artzaiaren artaldeko Latxa ardi-esnearekin soilik egina, Aralar, Urbia eta Aloña mendilerroetako goialdean dauden borda eta txaboletan.
Gure artzaiek, Neolitikotik antzina-antzinako praktika mantenduz, artzaintzaren ibilbideak jarraitzen dituzte. Udaberria iristen denean, haranetatik larre altuetara eramaten dituzte belar hobearen bila, urtaroetako ziklo naturala errespetatuz eta gure mendiak eta haranak zaintzen eta modu jasangarrian mantentzen lagunduz.
Eta larreen aprobetxamenduarekin batera, laneko eta bizitzako kultura oso bat jasotzen da oinordetzan, eta horren ondorioz, “Mendiko Gazta” izeneko altxor gastronomikoa egiten da.
Artisau-produktu paregabea da, ezin hobea zure zentzumenei elikagai bizi bat dastatzeko esperientzia oparitzeko. Latxa ardiek aske jaten dituzten mendiko larreen ondoriozko usain eta zapore bereizgarriarekin, eta baita bere artaldeen arkumeetatik ateratzen den gatzagi naturalen eraginez.
Mendiko Gazta egiten duten artzaiak hauek dira:
GAZTA ZAHARRA
Ondutako Latxa ardi esne gordinaren gaztatik sortutako krema. Zapore biziko krema zuria, 250gramoko kristalezko ontzietan aurkeztua.
Gaur egun, Artzai Gaztak 100 artzain baino gehiago biltzen ditu Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan herrialdeetan.
BESTE GAZTA BATZUK
Gure artzaiek ardi Latxaren esne gordinarekin egiten dituzten produktuen artean, gazta aniztasun zabala dago. Guzti hau betiere gure gazta nagusiaren osagarri, Idiazabal edo Idiazabal motako pasta prentsatuko gazta ondua.
Beraien artisau ekoizpenaren barruan aniztasunerako eta berrikuntzarako duten grinak eta apustuak aukera ematen die beren eskaintza dibertsifikatzea gaur egungo kontsumitzaile zorrotzen gozamenerako. Hala nola:
- gazta urdina
- pasta egosiaren gazta
- koagulazio laktikoko gazta
- gaztanbera
- gaztanbera gazia
- mamia
