HAITZBERRI

GERARDO GARMENDIA SALSAMENDI

  • Aizporra baserria. Urtzu Erreka 2 Zaldibia 20247

Txikitatik ibili da Amaia bere aita Gerardo Garmendiarekin batera abeltzaintza lanetan, bai Zaldibiako Aizporra baserrian, baita Aralarko Parke Naturalean duten mendiko bordan ere.

Negu partean Haitz Berri gazta ekoizten dute Zaldibian eta Udaberritik San Migel egunera arte Doniturrieta Garakoa II bordara igotzen dira beraien 350 ardi latxa “mutur gorri” aurpegi ilehoriekin. Bertan, mendiko gazta egin eta ontzen dute, baldintza paregabeetan.

Artaldeari lotutako familiaren herentzia bat da eta ardien erabilera habitatak eta paisaia babesteari zuzenduta dago, egunero ardiak jetziz eta Gazta egiteko era leial bat jarraituz. Idiazabal Jatorri Deituraren barruan dagoen produktu hau gizarte eta ingurumen iraunkortasuna bermatzen duen harribitxi gastronomikoa da.