Elosiaga gaztandegia familia oso baten proiektua da. Orain urte batzuk Abelek hasi eta gaur egun bere emazte Ana eta seme alabek, Ander eta Amaiak, jarraitzen dutena. Urteen poderioz aitak erakutsia praktikan jarriz artaldea zaindu eta gazta ekoizten dute, neguan Azpeitian eta udan Aralarko Txindoki mendiaren magalean kokatzen den Beltzulegi txabolan.