OTATZA

JOSEBA INSAUSTI MUJIKA

  • Otatza Baserria Ordizia 20240 - Gipuzkoa
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Otatza Idiazabal Baserrikoa gaztak Joseba Insausti artzainak, familikoen laguntzaz ekoiztutakoak dira.

Otatza gaztek bi arima sakon dituzte, alde batetik Aralargo Parke Naturaleko bazkak eta bestetik, gaur egun galtzorian dagoen eta Aralarko bertakoa den ardi Latxa barietatea.

Mendiko artzaina naiz, transterminantea eta pasionala, artzantza eredu honi diodan maitasunetik jaiotzen diren gaztak dira nireak, bai neguan Otatza baserrian egiten ditudanak zein udaberrian Aralargo Esnaurreta-Mendibil saroian egiten ditudan mendiko gaztak ere.

Otatza gaztak, gazta biziak dira, anitzak,  garaian garaiko izaera oso markatua dutenak, ardi esne gordinaren, gatzagi naturalaren eta bazkatutako belar freskoaren aromak uztartzen dituena.

Helbideak:
-Udako helbidea, eta nere artaldearen benetako etxea:  Esnaurreta-Mendibil Saroia Aralar.
-Artzainaren jaiotetxea edo helbide ofiziala, baita salmenta puntua ere: Otatza baserria, Ordizia.
- Neguko eta ustiategi helbidea: Otatza, Arrumuño artegia, Zaldibia.