Artzai Gazta Elkartearen helburua da benetako Artzai Gazta kultura tradizio gisa ezagutzera ematea. Era berean, gure artzainen bizimodua eta lana, gure inguruneko landa-garapen jasangarrirako funtsezko faktore gisa goraipatzea.
Artzain Gazta kalitatezko kutixi gastronomiko aski ezaguna da, bertako arraza den Ardi Latxaren esne gordinarekin bakarrik egiten da, gure artzainen artaldeetatik bildua, haien familia-ustiategi txikietan.
Gure artzaiak gaztagile profesionalak dira eta ekoizpen-prozesu osoaz arduratzen dira. Artaldearen maneiatzetik eta belarrez bazkatzetik hasita, erditzeak, jeztea eta abar, Artzai Gazta benetako artzai-gazta artisau erara egiteraino. Eta horietako asko Idiazabal Baserrikoa Jatorri Izendapen barnean egiten dute.