
ANGEL LINZOAIN, HELDUEN IRABAZLEA, ETA VALLES LEGAZ, GAZTEEN DASTAKETA HERRIKOIKO IRABAZLEA, URROZ VILLAN
Gaur Urrotz Hirian, San Martin Ferietako Pirinioetako eta Pirinio Aurreko Artzain Gaztaren VIII. Herri Lehiaketa ospatu dugu.
Gazta onenaren bi sari izan dira, bat helduek eta bestea haurrek aukeratua. Iragiko Angel Linzoain - ATEKOA gazta izan da helduen irabazlea, eta haurrek Orbaizetako Valles Legaz- AZALEGIKO GAZTA saritu dute.
Lehen ordutik ikusmira handia egon da, eta jende askok dastatu ditu Pirinio eta Pirinio aurreko 9 artzainen gaztak. Azoka eta jai egun honetan, gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako guztiek Urrotz-ko Udalak antolatutako jarduera ezberdinez osatutako programaz gozatzeko aukera izan dute.
Artzai Gaztak @reyno_gourmet -en laguntza izan du Artzai Gaztaren Lehiaketa eta Dastaketa Herrikoia antolatzeko, Pirineo eta Aurre Pirinioko artzain nafarrak ekoizten duten artisau gazta berezia ikusgai jartzeko helburuarekin.
Zorionak parte hartu duzuen artzain guztioi!!
@artzai_gazta
@reyno_gourmet



