LARRAMENDI GAZTAK IRABAZI DU ELIZONDOKO V. ARDI GASNA LEHIAKETA HERRIKOIA
2026/10/30
Gaur Elizondoko ferietara jende ugari hurbildu da eta bertan V. Gazta Lehiaketa Herrikoiaospatu dugu non 12 gaztategi parte hartu duten. Saridunak hauek izan dira:
1. Monika y Patxi Ruiz de Larramendi- LARRAMENDI (Eulate)
2. Angel Linzoain-ATEKOA (Iragi)
3. Bengotxea Lastiri ETXELEKUA-BENGOTXEA (Urdax)
Zorionak guztioi!!
Artzai Gaztak Reyno Gourmet markaren laguntza izan du Artzai Gazta Lehiaketa Herrikoia antolatzeko, artisau gazta bikain hau egiten duten artzain nafarrak ikusaraziz, herri nekazaritza aldarrikatuz eta tokiko elikadura eredu iraunkorraren alde eginez.