Hainbat belaunaldietako artzainen ohiturei jarraituz, 30 urte baino gehiago daramagu Izarraizpeko Berastegi baserrian ardi Latxaren esne gordinarekin eskuz eginiko Idiazabal gazta naturala ekoizten.
Kalitatea oinarri hartuta gure gaztak artisau eran ekoizten ditugu. Ardiak Xoxote eta Mandubi inguruko larreetan ibiltzen dira uda aldean.