ARTZAI GAZTA elkartean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ardi latxa gazta egiten duten gaztagile eta artzainak daude. Gazta munduan profesionalak gara, eta ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen dugu. Artaldea maneiatzetik hasita, elikadura, erditzeak, jeztea eta abar, gazta egin eta merkaturatzen dugu, BENETAKO Artzai Gazta ziurtatzen duen etiketarekin.