Telleri-Zahar Baserrian ardi latxak ditugu eta gure ekoizpen eredua abeltzaintza ekologikoa da (1427 registro zenbakia ENEEK Euskal Herriko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan).
Ardi esne ontziratua, arkumea eta Idiazabal Jatorri Deiturako gazta ekoizten dugu. Elikagai hauek kalitate handiko produktuak izateaz gain ingurumena errespetatu, lurraren emankortasuna zaindu eta ardien ongizatea ziurtatuz ekoiztutakoak dira.
500 ardi inguru ditugu eta 53 hektarea zelai kudeatzen ditugu, zelai hauek ongarri natural (ardi ximourra) eta mineral naturalekin (karea, dolomia, e.a) ongarritzen ditugu. Ardiak larrean ibiltzen dira eta udaran belarra ontzen dugu negurako bazka izateko; ardien elikadura osatzeko jatorrizko ziurtagiria duen ale ekologikoa erabiltzen dugu (transgenikorik gabekoa). Ardien ziklo naturalak errespetatzen dira eta ahariekin emankortasun naturala egiten da. Ardien osasunari garrantzi handia ematen diogu, hori baita beraien ongizatearen seinale, eta arkumeak beren amekin egoten dira beharrezkoa duten esnea hartu eta beren hazkuntza bermatu arte. Zuzeneko salmentaren alde egin dugu, Donostialdeako denda eta tabernetan zuzenean salduz eta gure bezeroei elikagai osasungarria eta zapore handikoaz gain (ez baitute hondakin toxikorik edo transgenikorik) naturaren legea eta erritmoak errespetatuz ekoiztutakoak direla bermatzen diegu.