Fernando eta Alba gara, Erronkariko abeltzainak eta gaztagileak. Elkarrekin jezten ditugu gure ardi burubeltz latxak, eta gazta eta gaztanbera egiten ditugu artisau eran. Belaguako bailaran tradizio horrekin jarraitzen dugun bakarrak gara.
Beste gaztandegietatik bereiztuz, guk prozesu osoa gure Pirinioetako ingurunean egiten dugu, ardien elikadura, artzaintza eta jeztetik hasi eta gazta egiteraino. Gainera, zuzeneko salmenta egiten dugu bitartekaritzarik gabe. Horregatik tokiko produktua eta kilometro 0 da.