Mandiola gaztategia Eibarren kokatuta dago, Mandiola bailaran. Gure gazta MANDIOLA, etxe inguruko larreetan bazkatzen duten gure ardi latxa mutur gorrien esnearekin egindakoa da.
Gaztandegi txikia denez, prozesu guztia kontrolatzen dugu. Ardien maneiutik hasi, esnea jetzi, gazta elaboratu eta salmenta punturaino. Horregatik gure gaztak salmenta zuzenaren bitartez (merkatu plazan ostiraletan edo etxetik edozein egunetan) zuzenean saltzen ditugu, bezeroekin harremana mantenduz.