Urteak pasa ahala bizirik dirauen amets eta bizi proiektua da Kortariko Borda. Betidanik, naturarekin harremanean eta errespetuan, etxeko ganadua hazi eta zaintzen erakutsi digute. Duela zazpi urte, ardi eta behi esne saltzetik jauzi bat eman genuen: KortarikoBorda gasnategia jaio zen.
Orain mota ezberdinetako ardi zein behi gasnak ekoizten ditugu artisau eran eta prozesu jasangarri bat jarraituz. Familiako gasnategia da, gure bizi modua, azken finean.
- Salmenta zuzena gaztandegian
- Etxeetara banaketa (kontsultatu zonaldea)
- Mezularitza bidez bidalketak
- Bisita gidatuak: baldintzak kontsultatu