Goierriko Idiazabal herrian dago kokatuta Gaztañaditxulo baserria, larre eta basoz osatutako inguru natural batean. Hain zuzen baliabide natural hori da gure langintzara irmoki lotzen gaituena: artzaintza.
Arbasoen usadioak mantenduz eta berrikuntzarekin uztartuz, ingurugiroarekiko jasangarritasunean esne kalitate gorena lortzea da helburua. Idiazabal gazta bakoitza egitean eta erosleak ere gazta honek berekin dakartzan gure lurreko bizimodu, lan, poz eta ahaleginak goza ditzan nahi dugu.
- Salmenta zuzena gaztandegian
- Etxeetara banaketa (kontsultatu zonaldea)
- Mezularitza bidez bidalketak
- Bisita gidatuak (baldintzak kontsultatu)