Skip to main content

ETXE-TXURI

MIGUEL BERASTEGUI SENAR

ARTZAI GAZTA elkarteko kide den gaztandegi familiarra da. Elkartean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako norbere latxa ardien esne gordinarekin gazta egiten dugun artzainak biltzen gara.

Gazta munduan profesionalak gara, eta ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen dugu. Artaldea maneiatzetik hasita, elikadura, erditzeak, jeztea eta abar, gazta egin eta merkaturatzen dugu, BENETAKO Artzai Gazta ziurtatzen duen etiketarekin.