AZPILKUETAKO GASNA

JESUS CELAYETA SAHARREA

  • Gontxea etxea – 31715 AZPILKUETA
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

AZPILKUETA-ko GASNAKen atzean familia gazte bat dago. Beren lanak utzi eta beti nahi izan dutenaren alde egin zuten, hau da, herrian eta abeltzaintzan bizitzearen alde.

Hala, latxa-ardien ustiapen baten aldeko apustua egin zuten lehenik, eta orain beren ametsa amaitzen dute, artisau-gasna beren artaldeko esnearekin ekoiztuz.

Gaztandegi hau Baztan bailara idilikoan dago, eta gasnak artisau erara egiten ditu, inguruko paraje naturala zaintzeaz arduratuz.

Idiazabal Baserrikoa Jatorri Deiturako gasna eta beste gasna mota batzuk egiten dituzte.

Zuzeneko salmenta egiten dute etxetik eta Elizondoko merkatuan, larunbatetan.