ATXETA

MAIDER UNDA GONZALEZ DE AUDICANA

  • Atxeta Baserria Oleta 01165 - Araba
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Familiarteko ustiategi hau ardiak hazteaz eta gazta ekoizteaz arduratzen da. Familiaren baserriak Atxeta du izena, eta Olaetan kokatzen da, Urkiola natura-parketik gertu eta Anboto mendiaren magalean. Gazta ekoizteko, gure ardien esne gordina eta gure arkumeetatik hautatzen dugun gatzagi naturala soilik erabiltzen dugu.

Esnearen bilakaeraren kontrol zorrotzari esker, zapore minen, gozoen eta garratzen oreka harmoniatsua lortzen dugu gaztaren baitan. Gaztaren kalitatea bermatzen duen Idiazabal Baserrikoa Jatorri Deituraz gain, Artzai Gazta zigilua dugu. Egiaztagiri horrek gaztak era tradizionalean eta naturalean egiten dugula ziurtatzen du. 

- Salmenta zuzena gaztandegian
- Bisita gidatuak: baldintzak kontsultatu