Albi gaztak, Nafarroan, Aralar eta Beriain mendizerrak babestutako sakana bailaran aurkitzen den Arruazu herriko hiru artzainek osatzen dute.
Euren ardi Latxaz osatutako artaldearen esnearekin, Idiazabal Baserrikoa jatorrizko izendapena duen gazta ekoizten dute.
Ekoizpen eredu jasangarri eta duin baten aldeko jarrera irmoak bultzatuta, gure aiton amonen irakaspenei kasu egin eta duela ehunka urte egin izan den bezelaxe, Arruazuko zein Aralar mendizerrako larreetan barrena bazkatzen dute ardiek, gainera transgenikorik gabeko elikagaiak ematen dizkiegu. Gure egunerokotasunean kultura eta gizarte osasuntsu baten alde lan egiteak du lehentasuna.
- Salmenta zuzena gaztandegian
- Mezularitza bidez bidalketak
- Bisita gidatuak (baldintzak kontsultatu)