Aiako herrigunean bertan aurkitzen da Agerreburu baserria. 38 urte inguru darama Jose Luisek artzantza eta gaztagintzan. Ardiak udan Pagoeta eta Ernio Txiki aldean ibiltzen dira.
Gazta munduan profesionalak gara eta ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen dugu. Artaldea maneiatzetik hasita, elikadura, erditzeak, jeztea eta abar, gazta egin eta merkaturatzen dugu, Idiazabal Baserrikoa Jatorrizko Izendapena duen benetako Artzai Gazta ziurtatzen duen etiketarekin.
Ardi latxaren esne gordinarekin eginiko gazta ondu suabea ekoizten dugu.