XXXVII. EUSKAL HERRIKO IDIAZABAL ARTZAI GAZTA TXAPELKETA.

2020/10/27

La Leze, Azkarra eta Patxi Lopez Uralde, Euskal Herriko Idiazabal Baserrikoa Artzai Gazta onenen artean lehen 3 irabazleak, gaur Idiazabalen.

Aurtengoan XXXVII. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatu da Idiazabalgo frontoian. Bertan lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu dute.

32 gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain Joseba  Argiñano, Rafa Gorrotxategi, Iñaki Andradas sukaldaria eta hainbat Artzai Gaztaren artzain-elaboratzaile bazkideekin batera parte hartu dute.

 Ilarduiako “La Leze” – La Leze gaztategiak lehenengo saria irabazi du. Bigarrena, Galarretako Azkarra gaztategiak eta hirugarrena Patxi Lopez Uralde “Larreako Gazta” gaztategiak lortu du.

Sari-banaketan izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa, Idiazabalgo Udaleko eta Artzai Gaztako ordezkariekin batera. Eta nola ez, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakari den Jose Mari Uztarroz bertan egon da ere, eta omenaldi hunkigarria egin diote, bere bizitza osoa baserri munduarekin eta horren balioekin, artzainekin, ardi latxarekin eta Idiazabal gaztarekin konprometituta egoteagatik.

COVID-19a dela eta, aurten ezin izan da ospatu Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketarekin batera egiten zen Idiazabalgo “Baserritarren Eguna”. Baina egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betez, beste behin ere, nahiz eta distantziak eta protokoloak mantendu, artzainek beren lana eta ilusioa beste urte batzuetan bezainbeste edo gehiago transmititzen jarraitzen dute. Zorionak eta eskerrik asko guztioi.

Hala ere, txapelketa zuzenean jarraitu ahal izan da Goierri Telebistan eta streaming bidez Artzai Gaztaren eta Idiazabalgo Udalaren webguneetan.