ARTZAI GAZTAKO BOST GAZTANDEGI, 11. GOURMETS GAZTEN FINALEAN (34. GOURMETS ARETOAN)

2020/03/16

Dagoeneko ezagutzen dira GourmetQuesos, Espainiako Gazta Onenen Txapelketa 2020ko final handira igaroko diren 90 gaztak. Txapelketa ekainaren 15etik 18ra izango da, 34. Gourmets Aretoan, Madriden.

800 lagin inguru jaso ondoren, joan den martxoaren 3an eta 4an Wellington Hotelean (Madril) egin zen finalerdia, non 50 profesionalek osatutako epaimahai batek itsu-dastaketen bidez 15 kategorietako bakoitzean 6 gazta onenak aukeratu zituen:

– Mausitxa (Elgoibar – Gipuzkoa): 2 gazta finalista, “Ardi erdi ondua” eta “ketua” kategorietan

– Agerreburu (Aia – Gipuzkoa): finalista “ardi zaharra” kategorian

– La Leze (Ilarduya – Araba): finalista “artzain- edo landa-pasta gogorra” kategorian

– Aizpea (olaberria – Gipuzkoa): finalista “artzain- edo landa-pasta gogorra” kategorian

– Etxelekua- Bengoetxea (Urdazubi – Nafarroa): finalista “artzain- edo landa-pasta gogorra” kategorian

Finala ekainaren 15ean izango da, astelehenean, eta bertan, epaimahaikideek 45 irabazleak aukeratuko dituzte (3 kategoria bakoitzeko), eta guztien artean irabazle absolutu bat, 2020ko Espainiako Gazta Onenaren titulua izango duena.

#SG2020