ANDER BARANDIARAN, IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN XXVII. AURKEZPENEAN SARITUTAKO ARTZAIN-EKOIZLEA, ORDIZIAN.

2021/06/05

Ander Barandiaran (GAZTAÑADITXULO – Idiazabal), izan da saritua Ordiziako Oiangu Parkean ospatu den XXVII. Idiazabal Gazta Berriaren aurkezpena eta mozketan artzai ekoizleari dagokion kalitate eta erregulartasu sariagatik.

Ander Barandiaranek Goierriko Idiazabal herrian egiten ditu bere gaztak, larre eta basoz inguratuta, Gaztañaditxulo baserriak duen nortasunaz jantzia. Arbasoen usadioak mantenduz eta berrikuntzarekin uztartuz, ingurugiroarekiko jasangarritasunean esne kalitate gorenena lortzea da gaztandegi txiki honen helburua. Gazta bakoitza  egindako lanaren, esfortzuaren eta bere zaporearen atzean dagoen bizimodu eta pasioaren emaitza delarik, artzaintzarena alegia.

Gaztategiari dagokionez, berriz, GOIBURU Gaztandegia (Idiazabal) izan da saritua.

2021 Idiazabal Gazta Berriaren mozketa Xabier Zabaleta sukaldariak egin du, Jakitea Elkartearen izenean.

Aurten, gainera, Joxe Mari Ustarroz omenduko dute. Idiazabal Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen lehendakaritza utziko duela, hamazazpi urtez artzainen eta Idiazabal Gaztaren munduarekiko erabateko dedikazioa, konpromisoa eta fideltasuna izan ondoren.

Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatutako Idiazabal Gaztaren aldeko eta sustapenerako ekitaldi hau, gaur egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriengatik gonbitatutako pertsonen presentzia ahalik eta gehin murriztuz egin da.