XXXVI. EUSKAL HERRIKO IDIAZABAL ARTZAI GAZTA TXAPELKETA.

2019/10/15

Infernuko Gasna, Aizpea eta Joseba Insausti, Euskal Herriko Idiazabal Baserrikoa Artzai Gazta onenen artean lehen 3 irabazleak, Idiazabalen.

Aurtengoan XXXVI. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu zen. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako 31 gazta onenak parte hartu zuten.
Gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain Kataluñako Unibertsitate Politeknikoko Roser Romero, Toni Chueca, Kataluñako gazta ekoizle eta aditua, Xabier Zabaleta, Iñaki Andradas eta Luken Vigo sukaldariak eta hainbat artzainek parte hartu zuten beste batzuen artean.
Lekarozko “Infernuko gasna” – Kortaria gaztategiak lehenengo saria irabazi zuen. Bigarrena, Olaberriko Aizpea gaztategiak eta hirugarrena Joseba Insausti “Otatza” gaztategiak lortu zuen. Dastaketa herrikoieko saria Gabiriko Baztarrika gaztategiak lortu zuen.
Sari banaketa Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jone Miren Fernandez, Itziar Gomez eta Xabier Arrutiren eskutik joan zen hurrenez hurren. Eta nola ez, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakari den Jose Mari Uztarroz, Artzai Gazta, Idiazabalgo Udala eta Baserritarren elkarteko ordezkariak.
Atzoko egunean bertako eta Artzai Gazta produktuen salmenta, bertako abere eta baserritako lehen eta oraingo lan tresnen erakusketa, herri kirolak, trikitilariak eta ikusgarriak izan ziren artaldea herria zeharkatzen ikustea eta gazta egite erakustaldia.
Horrela bertaratu ziren guztiak sagardoa, txakolina eta artzai ezberdinen gaztak dastatzeko aukera izan zuten.
Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Baserritaren Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzo Idiazabalera bertaratu ziren guztiei.