RUIZ DE LARRAMENDI GAZTATEGIAK IRABAZI ZUEN ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIA ATZO IRURTZUNEN

2023/09/18

Atzo, irailak 17, IRURTZUNEN ospatutako Nafarroako  ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIAren irabazleak, hauek izan dira:

 

  1. RUIZ DE LARRAMENDI – Eulate
  2. ALBI Gaztak- Arruazu
  3. LOPERENA- Egozkue

 

IRURTZUN ETA ARAKILEKO X. Bertako Ganadu Azokaren esparruan, Artzai Gazta Txapelketa eta Dastaketa Herrikoia egin da.

Gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako pertsona guztiek Irurtzungo eta Arakilgo Udalak antolatutako jardueren programa oso batez gozatu ahal izan zuten: abereen gunea eta erakustaldia, nekazal lanabesen erakusketa eta soka lantze tradizionala, taloen lanketa eta salmenta, bertako produktuen azoka eta gure artzaien gazta salmenta, artisauak, musika eta kale animazioa, herri kirola eta baserriko jokuak, tailerrak eta ofizioak…

Artzai Gaztak Reyno Gourmet markaren laguntza izan du Artzai Gazta lehiaketa eta dastaketa herrikoia antolatzeko, artisau gazta bikain hau egiten duten artzain nafarrak ikusarazteko.

Era berean, artzaintza estentsiboaren ereduari balioa eman nahi zaio, landa garapen jasangarriaren balio garrantzitsua baita eta gure landa-eremuak bizirik mantentzen laguntzen baitu. Eta herri nekazaritza aldarrikatzea eta tokiko elikadura eredu iraunkorraren alde egitea.

 

@artzai_gazta

@reyno_gourmet