PATXI LOPEZ DE URALDE, LA LEZE, BEÑAT EGAÑA ETA JOSEBA INSAUSTI, EUSKAL HERRIKO ARDI LATXAREN ESNEAREKIN EGINDAKO ARTZAI GAZTA ONENEN ARTEAN LEHEN 4  IRABAZLEAK, ATZO IDIAZABALEN.

2022/10/10

Aurtengoan XXXIX. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu zen. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu zuten.

Gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain Rafa Gorrotxategi konfitaria, Iñaki Artola pilotaria, Iker Zubeldia bertsolaria, Jose Mari Uztarroz, Idiazabal JDko Lehendakari ohia, eta hainbat artzainek parte hartu zuten beste batzuen artean.

Larreako Patxi Lopez de Uralde “LARREAKO GAZTA” lehenengo saria irabazi zuen. Bigarrena, Ilarduiako LA LEZE; hirugarrena Mutrikuko Beñat Egaña “GOIENETXE”  eta laugarrena  Joseba Insausti “Otatza” gaztategiak lortu zuen. Dastaketa herrikoieko saria Mutrikuko Beñat Egaña “GOIENETXE” ere lortu zuen.

Sari banaketan Xabier Arruti eta Arantxa Ariztimuño, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, eta Raul Perez Iratxeta eta Ignacio Gil, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Artzai Gazta, Idiazabal JD eta Idiazabalgo Udaleko ordezkariekin batera izan dira.

Atzoko egunean bertako eta Artzai Gazta produktuen salmenta, bertako abere eta baserriko lan tresnen erakusketa, herri kirolak, trikitilariak, umeentzako jolasak izan ziren eta, nola ez, artaldea herria zeharkatzen ikustea eta gazta egite erakustaldia.

Horrela bertaratu ziren guztiak sagardoa, txakolina eta artzai ezberdinen gaztak dastatzeko aukera izan zuten.

Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Baserritaren Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzo Idiazabalera bertaratu ziren guztiei. Eta gure artzainen eta baserritarren lana ikusarazteko eta gure sektoreari laguntzeko hain garrantzitsua den urteroko azoka honetara etorri diren guztiei, gure gazta bikainak eta bertako produktuak kontsumituz.