Gaur eguraldiak lagundu ez arren, Elizondo ferietako Gazta Lehiaketa Herrikoian jende ugarik parte hartu du eta saridunak hauek izatea bozkatu dute:
1- Ruiz de Larramendi - LARRAMENDI- Eulate
2- Carlos Aramendia - GOIAN – Urbasa
3- Nerea Olazaran - NERE GAZTA - Zudaire
Baztango gaztarik onena eta baztango artzain gazteenaren saria Lekarozko Julen Arburua- INFERNUKO GASNArentzat izan dira.
Artzai Gaztak Reyno Gourmet markaren laguntza izan du Artzai Gazta lehiaketa eta dastaketa herrikoia antolatzeko, artisau gazta bikain hau egiten duten artzain nafarrak ikusaraziz, herri nekazaritza aldarrikatuz eta tokiko elikadura eredu iraunkorraren alde eginez.
Zorionak guztioi!