
LA LEZE (ILARDUIA) IDIAZABALEN OSPATU DEN EUSKAL HERRIKO GAZTA TXAPELKETAREN IRABAZLE
Euskal Herriko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa Txapelketaren 43. edizioa eta Baserritarren Eguna ospatu dugu gaur Idiazabalen.
Ganadu erakusketa, gaztagile eta artisauen postuak, umeentzako jolasak eta herri kirolak egon dira, besteak beste. Gazta-egite erakustaldia, MENDIKO GAZTAren dastaketa herrikoia eta artalde bat herritik pasatzen ikusteko aukera ere izan da.
Herrialdeetako lehiaketetan sailkatutako artzaiak beraien artaldeko Latxa ardi-esne gordinarekin egindako gazta onenak bildu dira. Epaimahaia lau mahaitan banatu da, eta bertan, sukaldariak, artzainak, pertsonaia ezagunak eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaile ofizialak egon dira. Gazta guztiak dastatu ondoren aurtengo Euskal Herriko Artzai Gazta-Idiazabal Baserrikoa gaztarik onena LA LEZE izan da.
Artzai saridunak:
1. LA LEZE (Ilarduia)
2. AIZPEA (Olaberria)
3. BAZTARRIKA (Gabiria)
4. Jesús Celayeta- AZPILKUETAKO GASNA (Azpilkueta)
Eta “MENDIKO GAZTA”ren Dastaketa Herrikoieko irabazlea: TROSKAETA (Ataun)
Zorionak guztioi!
Egun honekin, artzain eta gaztagileak herritarrengana gerturatu eta gaztaren atzean dagoen milaka urteko tradizioa eta artzain nahiz ganaduzaleek landa garapen jasangarri baten alde egiten duten lana balioan jarri nahi dira.
Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Idiazabalgo Udalak eta San Blas abeltzain elkarteak antolatu dugu eguna, hainbat babesleren laguntzarekin.



