Gaur Irurtzunen, Irurtzun eta Arakilgo XII. Bertako Ganadu Azoka ospatu da eta honekin batera Artzai Gazta Lehiaketa Herrikoia, non jende ugarik parte hartu duen.
Artzai irabazleak:
Zorionak guztioi!
Gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako pertsona guztiek Irurtzungo eta Arakilgo Udalak antolatutako jardueren programa zabalez gozatu ahal izan dute: abereen gunea eta erakustaldia, nekazal lanabesen erakusketa eta soka lantze tradizionala, taloen lanketa eta salmenta, bertako produktuen azoka eta gure artzaien gazta salmenta, artisauak, musika eta kale animazioa, herri kirola eta baserriko jokuak, tailerrak…
Eta sari banaketarekin hasi aurretik, Joxe Mari Uztarrozeri omenaldi txiki bat egin zaio, sektoreari egindako lana eta babesa eskertuz eta aitortuz.
Artzai Gaztak Reyno Gourmet markaren laguntza izan du Artzai Gazta lehiaketa eta dastaketa herrikoia antolatzeko, artisau gazta bikain hau egiten duten artzain nafarrak ikusarazteko.
Baita herri nekazaritza aldarrikatu eta tokiko elikadura eredu iraunkorraren alde egiteko ere.
@artzai_gazta
@reyno_gourmet