Alba Ripodas eta Fernando Otal (MARENGO) artzainek irabazi dute PIRINEO eta PIRINEO AURREKO VI. ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIA, larunbat honetan, azaroak 9, Urrotz Hirian, SAN MARTIN AZOKEN barruan.
Egozkueko LOPERENA eta Luzaideko Alberto Larrañeta-Xanpa sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Dastaketa herrikoian 200 partehartzailek Pirinio eta Aurre Pirinio eskualdeko 9 artzainen gaztak dastatu ahal izan zituzten, horien artean,
Azoka eta jai egun honetan, gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako guztiek Urrotz-ko Udalak antolatutako jarduera ezberdinez osatutako programaz gozatu ahal izan zuten. Horien artean, iruleen eta forja tradizionalaren erakusketa, baita Latxa ardien eta Rasa Navarra arrazarena, nekazaritzako makineria tradizionalak, zurezko tailuak egitea, ogi apurren dastaketa, haurrentzako zaldiko maldiko artisauak, txarangak, herri bazkaria eta kontzertuak...
Artzai Gaztak @reyno_gourmet -en laguntza izan du Artzai Gaztaren Lehiaketa eta Dastaketa Herrikoia antolatzeko, Pirineo eta Aurre Pirinioko artzain nafarrak ekoizten duten artisau gazta berezia ikusgai jartzeko helburuarekin.
@artzai_gazta
@reyno_gourmet