Gaur Irurtzunen, Nafarroako Artzain Gazta Lehiaketa- Dastaketa Herrikoia eta Irurtzun eta Arakilgo XI. Bertako Ganadu Azoka ospatu da.
Artzai irabazleak:
Zorionak guztioi!
Gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako pertsona guztiek Irurtzungo eta Arakilgo Udalak antolatutako jardueren programa oso batez gozatu ahal izan dute: abereen gunea eta erakustaldia, nekazal lanabesen erakusketa eta soka lantze tradizionala, taloen lanketa eta salmenta, bertako produktuen azoka eta gure artzaien gazta salmenta, artisauak, musika eta kale animazioa, herri kirola eta baserriko jokuak, tailerrak eta ofizioak…
Artzai Gaztak Reyno Gourmet markaren laguntza izan du Artzai Gazta lehiaketa eta dastaketa herrikoia antolatzeko, artisau gazta bikain hau egiten duten artzain nafarrak ikusarazteko. Hala nola, herri nekazaritza aldarrikatzea eta tokiko elikadura eredu iraunkorraren alde egitea.
@artzai_gazta
@reyno_gourmet