IRAGIKO ANGEL LINZOAIN-ATEKOA, URROZ VILLAKO VII. GAZTA LEHIAKETA HERRIKOIAREN IRABAZLEA

2025/11/10

Angel Linzoain artzaiak irabazi du PIRINEO eta PIRINEO AURREKO VII. ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIA, larunbat honetan, azaroak 8, Urrotz Hirian, SAN MARTIN AZOKEN barruan. Era berean, artzain gaztagile gisa egindako ibilbide luzeagatik omenaldi hunkigarria egin zaio.

Dastaketa herrikoian 180 partehartzailek Pirinio eta Aurre Pirinio eskualdeko 9 artzainen gaztak dastatu ahal izan zituzten. Azoka eta jai egun honetan, gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako guztiek Urrotz-ko Udalak antolatutako jarduera ezberdinez osatutako programaz gozatu ahal izan zuten.

Artzai Gaztak @reyno_gourmet -en laguntza izan du Artzai Gaztaren Lehiaketa eta Dastaketa Herrikoia antolatzeko, Pirineo eta Aurre Pirinioko artzain nafarrak ekoizten duten artisau gazta berezia ikusgai jartzeko helburuarekin.

 

@artzai_gazta

@reyno_gourmet