Euskal Herriko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa Txapelketaren 41. edizioa eta Baserritarren Eguna ospatu dugu gaur Idiazabalen.
Ganadu erakusketa, gaztagile eta artisauen postuak, umeentzako jolasak eta herri kirolak egon dira, besteak beste. Gazta-egite erakustaldia, dastaketa herrikoia eta artalde bat herritik pasatzen ikusteko aukera ere izan dugu.
Herrialdeetako lehiaketetan sailkatutako artzaiak beraien artaldeko Latxa ardi-esne gordinarekin egindako gazta onenak bildu dira. Epaimahaia lau mahaitan banatu da, eta bertan, sukaldariak, artzainak, pertsonaia ezagunak eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaile ofizialak egon dira. Gazta guztiak dastatu ondoren aurtengo Euskal Herriko Artzai Gazta-Idiazabal Baserrikoa gaztarik onena Infernuko Gasna, kortariko gaztandegikoa izan da.
Artzai saridunak:
Eta Dastaketa herrikoiako irabazlea: ARBELAR (Zerain)
Zorionak guztioi!
Egun honekin, artzain eta gaztagileak herritarrengana gerturatu eta gaztaren atzean dagoen milaka urteko tradizioa eta artzain nahiz ganaduzaleek landa garapen jasangarri baten alde egiten duten lana balioan jarri nahi dira.
Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Idiazabalgo Udalak eta San Blas abeltzain elkarteak antolatu dugu eguna, Reyno Gourmet eta hainbat babesleren laguntzarekin.