Gazta Azoka Idiazabalen, maiatzaren 7an eta 8an

2022/05/05

Asteburu honetan, maiatzak 7, larunbata eta 8, igandea, Idiazabalen Euskal Gaztaren Azoka ospatuko da..

Ekitaldi ugari antolatu dira jaiegun on batez gozatzeko, kanpaina honetako Artzaien Gaztak dastatuz.

Programatutako jarduera nagusiak, besteak beste, honako hauek dira: gazta dastaketa komentatuak eta Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gazta lehiaketa herrikoia, gazta elaborazioaren erakustaldia, artaldea pasatuko da herritik eta hile mozketa, artile tailerra eta”Artzaia izan nahi dut” esperientzia, artzaiei omenaldia eta “Tio Teronen Semeak” taldearen ikuskizuna.

Artzai Gaztak eta Idiazabalgo Udalak gaztaren inguruko bi jai egun hauetaz gozatzera animatzen zaituztete, gure artzainek egiten duten artzain gazta bikain hau dastatuz.

Egitaraua ikusi