Atzo 40. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu zen. Bertan lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu zuten.
Gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain Iñaki Andradas (Baserriberri restaurantea) eta Iker Markinez (Kaxola), Rafa Gorrotxategi konfitaria, Jon Maia bertsolaria, Oinatz Bengoetxea pilotaria, Aitor Buendia (La Ruta Slow) eta hainbat artzainek parte hartu zuten beste batzuen artean.
Segurako Eneko Goiburu “ONDARRE”k lehenengo saria irabazi zuen. Bigarrena, Ilarduiako LA LEZE; hirugarrena Lekarozko “KORTARIA”k eta laugarrena Gabiriko “BAZTARRIKA” gaztategiak lortu zuten. Dastaketa herrikoieko saria Mutrikuko Beñat Egañak “GOIENETXE” lortu zuen.
Sari banaketan Jose Mari Aierdi eta Bittor Oroz, Nafar eta Euskadiko Gobernuko ordezkariak, Xabier Arruti eta Arantxa Ariztimuño, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Artzai Gazta, Idiazabal JD, Idiazabalgo Udaletxea eta beste enpresa kolaboratzaileekin batera izan ziren.
Goizean zehar bertako eta Artzai Gazta produktuen salmenta, bertako abere erakusketa, herri kirolak, musika, umeentzako jolasak eta gazta egite erakustaldia egon ziren.
Horrela, bertaratu ziren guztiak sagardoa, txakolina eta artzai ezberdinen gaztak dastatzeko aukera izan zuten.
Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Baserritaren Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzo Idiazabalera bertaratu diren guztiei. Eta gure artzainen eta baserritarren lana ikusarazteko eta gure sektoreari laguntzeko hain garrantzitsua den urteroko azoka honetara etorri ziren guztiei, gure gazta bikainak eta bertako produktuak kontsumituz.