ARTZAI GAZTAKO 27 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN

2022/11/04

15 Gaztandegi artisauek arrakasta izugarria  lortu dute nazioartean, 27 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.

Galesen ospatutako World Chese Awards sariaren 34. edizioan, Urrezko domina jaso duten Artzai Gazta gaztandegiak hauek dira: TROSKAETA, PATXI LZ. URALDE-LARREAKO GAZTA eta SANTAMAÑE-BASKARAN.

Zilarrezko dominarekin: LA LEZE, ANTSONEA, ATEKOA eta AGERRE BURU.

Brontzezko dominarekin: REMIRO, BAZTARRIKA, SANTAMAÑE-BASKARAN, ETXELEKUA-BENGOTXEA, GAZPIO, LA LEZE, ATEKOA, GAROA, LOPERENA, AZKARRA, PATXI LZ. URALDE-LARREAKO GAZTA eta TXANTREA-EZKABAKO ARTZAIA. Horietako batzuek hainbat domina lortu dituzte kategoria ezberdinetan aurkeztuta: Idiazabal JDBa, naturala, ketua, oso ondua, gazta zaharra, etab.

4.434 gazta, 42 herrialdetatik iritsiak, lehiatu dira munduko gaztarik onenaren alde, azaroaren 2an Galesen ospatu den lehiaketan.

Gure artzainek beren latxa artaldearen esnearekin egiten dute artzai gazta artisaua; guztiek bizimodu horren alde egitea erabaki zuten, artzaintza eta kalitate handiko gazta egitea, milaka urteko elaborazio-prozesuan oinarrituta eta ukitu pertsonala emanda.

30 herrialde  ezberdinetako 250 epaile ingururen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 4.434 gazten artean gure 27 gaztak nabarmendu dira; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.

ARTZAI GAZTAko gaztandegi artisauak, horietako gehienak Idiazabal Baserrikoa JDBaren pean, berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.