ARTZAI GAZTAK BASQUE CULINARY CENTER-EK ANTOLATUTAKO JARDUNALDI GASTRONOMIKOETAN PARTE HARTU DU.

2018/11/16

Basque Culinary Center-reko 2.mailako ikasleek Artzai Gaztako bazkide diren Felix Ajuria eta Aitor campion artzaiek emandako Idiazabal Artzai Gaztari buruzko jarduera batez gozatzeko aukera izan dute.

Ikasle hauek Euskal Herriko 109 artzai biltzen dituen Artzai Gazta Elkartea zer den eta zer errepresentatzen duen ezagutu dute.

Gure artzaieik, euren latxa ardiekin, modelo estensiboan lan egiten dute, alde batetik ingurumena modu jasangarri baten bidez mantentzen dute, eta bestetik, milaka urteko tradizioari eutsiz artisau erara egiten dute gazta.

Era berean, Idiazabal J. Izendapena zer den eta nola jarduten duen ezagutu dute, prozesu guztiaren kalitate bermatzaile bezala.

2 motatako gazta dastatzeko aukera izan dute ikasleek, bata naturala eta bestea ketua, biak ontze data berdinarekin. Gazta bakoitzaren ezaugarriak eta parametro bakoitza kontuan hartuta, gazta nola baloratzen den ikasi ahal izan dute Idizabal J. Izendapenak erabitzen dituen dastaketa ofizialeko fitxak beteaz.

Idiazabal ARTZAI GAZTA, altxor gastronomiko hau, etorkizunean profesionalak izango direnei gerturatzeko, interes handiko jarduera izan da.