ARTZAI GAZTA IDIAZABAL BASERRIKO 2 GAZTATEGI ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2019” TXAPELKETAN

2019/04/16

LA LEZE gaztategia, Bigarren Saria eta JOSEBA INSAUSTI gaztategia, Hirugarren Saria

“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere XXXIII. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 840 gazta bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan, nazioartean garrantzi eta oiartzun handieneko sukaldaritza-gunean, egin da.

Ilarduiako (Araba) LA LEZE gaztategiak BIGARREN SARIA jaso du “gazta KETUEN” kategorian

Ordiziako (Gipuzkoa) JOSEBA INSAUSTI gaztategiak HIRUGARREN SARIA jaso du “Artzainek ekoiztutako esne gordinarekin egindako gazta” kategorian.

Txapelketa honen finalerako aurrez hautatutakoa Eginoko SAT Olano gaztandegia ere izan zen.

Hiru gaztandegi hauek ARTZAI GAZTA elkarteko kideak dira, beren artaldearen esnearekin gazta eginez ibilbide bikaina daramaten familia-ustiategiak dira eta tokiko nahiz nazioarteko sari anitzak jaso dituzte.

Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorrizko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituta izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.

ZORIONAK GUZTIOI!!