ARTZAI GAZTA ELKARTEKO 2 GAZTANDEGI ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2025” TXAPELKETAN

2025/04/10

 Idiazabalgo ANDER BARANDIARAN MUJIKAk (GAZTAINADITXULO) lehen saria eta Gabiriko BAZTARRIKAK hirugarren saria lortu dute “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.

“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 15. edizioa ospatu berri du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 900 gazta inguru bildu baitira hitzordura, 20 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da.

Artzai Gazta Elkarteko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.