Gure gaztandegi artisauek arrakasta handia lortu dute nazioartean. 12 domina lortu dituzte WORLD CHEESE AWARDS munduko gazta txapelketarik ospetsuenean.
Joan den urriaren 27 eta 28an Norvegian ospatu zen munduko gazta ekitaldi honek, mundu osoko gaztagileak, minoristak, erosleak eta komentarista gastronomikoak bildu zituen, 40 herrialde baino gehiagoko 4.000 gazta baino gehiago epaitzeko asmoz.
Estatu ezberdinetako epaileen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 4.000 gazta baino gehiagoren artean gure 23 gaztak nabarmendu dituzte; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.
Aurten ere, gure artzaien gaztak munduko onenen artean sarituak izan dira, haien kalitate handia egiaztatuz eta nazioartean gure gazten izen ona eta prestigioa zabaltzen lagunduz.
Urrezko domina jaso duten Artzai Gaztako gaztandegiak hauek dira:
- JOSE INAZIO UGARTEMENDIA-GAZPIO
- LA LEZE
- XABIER AZURMENDI
Zilarrezko dominarekin:
- AZKARRA
- GAROA
- SANTAMAÑE-BASKARAN
Brontzezko dominarekin:
- AZKARRA
- GAROA
- LA LEZE
- LOPERENA
- SAT OLANO- EGINOKO ARTZAIAK
- ROBERTO URRUTIA-TXANTREA. EZKABAKO GAZTA
ZORIONAK GUZTIEI!