Nafarroako IV. ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIA, larunbat honetan, azaroak 12an ospatu da Urrotz Hirian, SAN MARTIN FERIAREN esparruan eta arrakasta handia izan du parte hartzean.
Urrotz-ko plaza handia gure artzainen gazta salmenta postuaz eta bertako eta artisautzako produktu ugariz beteta egon zen, jende ugari hurbilduz bertara eta nola ez, eguraldi onak lagunduta.
Bigarren urtez jarraian, Artzai Gaztak antolatutako IV. Gazta Lehiaketa Herrikoiaren irabazlea Alberto Larrañeta “Xanpa” Luzaide-Balkarlosekoa izan da.
Dastaketa herrikoian 129 partehartzailek Pirinio eta Aurre Pirinio eskualdeko 7 artzainen gaztak dastatu ahal izan zituzten, horien artean, Artzai Gaztako 4 artzain bazkideenak: Angel Linzoin-ATEKOA, Marta Perez LOPERENA, Roberto Urrutia-EZKABAKO ARTZAIA eta Nerea Mendez-XUART. Hauez gain, gonbidatutako 3 gazta dastatu zituzten: bi ahuntz gazta eta behi gazta bat.
Azoka eta jai egun honetan, gure artzainen gazta eta gonbidatutako ahuntz eta behi gazta dastatzeaz gain, bertaratutako guztiek Urrotz-ko Udalak antolatutako jarduera ezberdinez osatutako programaz gozatu ahal izan zuten.
Horien artean, iruleen eta forja tradizionalaren erakusketa, Latxa ardien eta Rasa Navarra arrazarena, nekazaritzako makineria tradizionalarena, zurezko tailuak egitea, ogi apurren dastaketa, haurrentzako zaldiko maldiko artisauak, txarangak, herri bazkaria eta kontzertuak...
Artzai Gaztak @reyno_gourmet -en laguntza izan du Artzai Gaztaren Lehiaketa eta Dastaketa Herrikoia antolatzeko, Pirineo eta Aurre Pirinioko artzain nafarrak ekoizten duten artisau gazta berezia ikusgai jartzeko helburuarekin.
Era berean, "Abeltzaintzako ekoizpen-ereduak: bizitza edo suntsipena" erakusketarekin jarduera horien bidez artzaintza estentsiboaren ereduari balioa eman nahi zaio. Eredu horrek, aldi berean, landa garapen jasangarriaren balio garrantzitsua adierazten du, gure landa-eremuak bizirik mantentzen lagunduz.
Informazio gehiago: Artzai Gazta T. 943 187119 - coordinació
#artzai_gazta
#reyno_gourmet