Urrotzeko V. ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIA, larunbat honetan, azaroak 11an ospatu da SAN MARTIN FERIAREN esparruan eta arrakasta handia izan du parte hartzean.
Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, Urrotz-ko plaza osoa gure artzainen gazta salmenta postuaz eta bertako artisau produktu ugariz beteta egon zen, jende asko hurbildu zen bertara .
Artzai Gaztak antolatutako V. Gazta Lehiaketa Herrikoiaren irabazleak hauek izan dira:
1- Valles Legaz- AZALEGIKO GAZTA (Orbaizeta)
2- Loperena S.C - LOPERENA (Egozkue)
3- Angel Linzoain – ATEKOA (Iragi)
Dastaketa herrikoian 134 partehartzailek, Pirinio eta Aurre Pirinio eskualdeko 7 artzainen gaztak dastatu ahal izan zituzten, horien artean, Artzai Gaztako artzain bazkideenak: Angel Linzoin-ATEKOA, Loperena SC-LOPERENA, Roberto Urrutia-EZKABAKO ARTZAIA eta Patxi eta Arantxa Zabalza - LORENTXOINA.
Azoka eta jai egun honetan, gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako guztiek Urrotz-ko Udalak antolatutako jarduera ezberdinez osatutako programaz gozatu ahal izan zuten.
Horien artean, Iruleen eta forja tradizionalaren erakusketa, Latxa ardien eta Rasa Navarra arrazarena, nekazaritzako makineria tradizionalarena, zurezko tailak egitea, ogi apurren dastaketa, txarangak, herri bazkaria eta kontzertuak...
Artzai Gaztak Reyno Gourmet-en laguntza izan du Artzai Gaztaren Lehiaketa eta Dastaketa Herrikoia antolatzeko, Pirineo eta Aurre Pirinioko artzain nafarrak ekoizten duten artisau gazta ikusgai jartzeko helburuarekin.
Era berean, "Abeltzaintzako ekoizpen-ereduak” erakusketarekin jarduera horien bidez artzaintza estentsiboaren ereduari balioa eman nahi zaio. Eredu horrek, aldi berean, landa garapen jasangarriaren balio garrantzitsua adierazten du, gure landa-eremuak bizirik mantentzen lagunduz.
@artzai_gazta
@reyno_gourmet