ANDER BARANDIARAN MUJIKA “GAZTAÑADITXULO”, LEHENENGO SARIA “GOURMET QUESOS 2023” TXAPELKETAN

2023/04/21

“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 13. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 800 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 20 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da.

Artzai Gazta Elkarteko bazkidea den Ander Barandiaran Mujikak, “Gaztañaditxulo” Idiazabal (Gipuzkoa) LEHEN SARIA lortu du “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.