ALBI GAZTANDEGIAK IRABAZI ZUEN ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIA ATZO IRURTZUNEN

2022/09/19

Atzo, irailak 18, IRURTZUNEN ospatutako Nafarroako IV. ARTZAI GAZTA LEHIAKETA ETA DASTAKETA HERRIKOIAren irabazleak, hauek izan dira:

  1. ALBI Gaztak- Arruazu
  2. Angel Linzoain (ATEKOA)- Iragi
  3. Balda Artola (BERIAIN)- Unanu

IRURTZUN ETA ARAKILEKO IX. Bertako Ganadu Azokaren esparruan, eta 2 urtez ospakizunik egin gabe egon ondoren, azoka eta jaiegun honetan, gure artzainen gazta dastatzeaz gain, bertaratutako pertsona guztiek Irurtzungo eta Arakilgo Udalak antolatutako jardueren programa oso batez gozatu ahal izan zuten: abereen gunea eta erakustaldia, nekazal lanabesen erakusketa eta soka lantze tradizionala, taloen lanketa eta salmenta, bertako produktuen azoka eta gure artzaien gazta salmenta, artisauak, musika eta kale animazioa, herri kirola eta baserriko jokuak, tailerrak eta ofizioak…

Artzai Gaztak Reyno Gourmet markaren laguntza izan du Artzai Gazta lehiaketa eta dastaketa herrikoia antolatzeko, artisau gazta bikain hau egiten duten artzain nafarrak ikusarazteko.

Era berean, artzaintza estentsiboaren ereduari balioa eman nahi zaio, landa-garapen jasangarriaren balio garrantzitsua baita eta gure landa-eremuak bizirik mantentzen laguntzen baitu.

Informazio gehiago: Artzai Gazta T. 943 187119 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

@artzai_gazta

@reyno_gourmet