AIZPEA GAZTANDEGIAK GIPUZKOAKO ARTZAIN GAZTA LEHIAKETA IRABAZI DU GAUR LEGAZPIN

2024/09/01

Gaur Legazpin ospatu den Artzai Egunean, Gipuzkoako Ardi Latxa Esne Gordinarekin egindako Gazta Txapelketaz gozatzeko aukera izan dugu .

Artzai saridunak:

  1. AIZPEA (Olaberria)
  2. AGURTZANE GABIRIA-MAKATZA (Legazpia)
  3. BAZTARRIKA (Gabiria)
  4. ANDER BARANDIARAN-GAZTAÑADITXULO  (Idiazabal)
  5. BEÑAT EGAÑA- GOIENETXE (Mutriku)
  6. MAUSITXA (Elgoibar)

Era berean, LEHIAKETA HERRIKOIA egin da, eta bertan parte hartu duten guztiek plazan salmenta postuarekin egon diren artzainen gaztak dastatu dituzte; berdinketa izan da BAZTARRIKA (Gabiria) eta MAKATZA (Legazpi) gazten artean.

GAZTETXOEN EPAIMAHAIAN, berriz, BAZTARRIKA (Gabiria) izan da gazta irabazlea.

Zorionak guztioi!!