2023. URTEKO IDIAZABAL GAZTA DENBORALDIAREN AURKEZPENA NafarroaN

2023/04/27

Atzo, apirilaren 26an, goizeko 11:00etan, 2023ko gazta-denboraldia aurkeztu zen Nafarroan, NAPARDI elkarte gastronomikoan (Iruñako Jarauta kalea, 2-4).

Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidenteak, Felix Ajuriak, aurkeztu zuen ekitaldia erakundeetako ordezkariekin batera, hala nola, Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Itziar Gómez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Carmen Alba, Iruñeko Udaleko Merkataritza eta Turismoko zinegotzia eta Natalia Bellostas, INTIAko Idazkari-Gerentea.

Aurten, CARLOS BERISA BERISA EVENTS HOTELS-eko sukaldariburu exekutiboa izan da denboraldiko lehen Idiazabal gaztaren mozketa egiteaz arduratu dena.

Aurten ere, Dasta Batzordearen proba ofizialetan kalitate sentsorialaren erregulartasunari emandako sariak aurkeztu dira. 2022ko denboraldiko emaitza onenak Gipuzkoako bi gaztandegik jaso dituzte: Segurako Eneko Goiburu (ONDARRE) eta Idiazabalgo Abel Goiburu (GOIBURU GAZTAK).

Omenaldi honekin Idiazabal gaztaren 2023ko kanpaina hasi dela ezagutarazi  da. Produktu paregabea eta berezia da, gure lurraldearen ordezkari eta, urtaroaren arabera ekoizten denez, bazkalekuen ziklo naturalen mende egoteaz ez ezik, mendiko abeltzaintzari eusteko ezinbestekoa da.