AIZPEA

AIZPEA S.C.

  • Aizpea Baserria Olaberria 20212 - Gipuzkoa
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

AIZPEA Sozietate Zibila Mikel Etxezarreta Goiburuk eta Elixabete Arrillaga de Aguirrek osatzen dute. Hainbat belaunaldiko artzain-familia batetik dator Mikel, aitaren zein amaren aldetik. Eli, ostera, hirian jaio eta 1980an hasi zen artzaintzaren munduan.

Ardi latxen artalde bat dugu, eta eurek ekoiztutako esnearekin egiten dugu gazta. Gure arkumeen gatzagi naturala soilik erabiltzen dugunez, gaztak zapore berezia du. Negua Olaberrian igarotzen dugu, urriaren amaieratik maiatzaren amaierara arte, eta maiatzaren amaieratik urriaren amaierara arte Urbiara igotzen gara (1240 m), bertan gure artaldearekin biziz.

Bi gazta ekoizten ditugu: Olaberrian egiten duguna, urtarrilaren amaieratik maiatzaren bukaerara arte, eta Urbian dugun Ttonttor txabolan egiten duguna (Aizkorriko Parke Naturala).

Gazta honi zapore berezia ematen dio 1200 metroko altueran dagoen bazkak. MENDIKO GAZTA da; horretarako, ardiek mendietan bazkatzeaz gain, esnea ekoiztu behar dute bertan bazkatzen dauden bitartean.

- Salmenta zuzena gaztandegian
- Mezularitza bidez bidalketak