NOR GARA?

Artzai Gazta Elkartea

ARTZAI GAZTA Elkartea 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen artzain gaztaren kalitatea hobetzeko eta nortasunaren alde egiteko helburuarekin. Egun, 100 artzain baino gehiago biltzen ditu Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldetan banaturik.

ARTZAI GAZTA irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Idiazabal izendapen ofizialaren eragin-eremuko artzainak biltzen ditu. Elkarteak Idiazabal gazta guztiaren %35a inguru ekoizten du, bere banda gorrian “Baserrikoa” bereizgarria duelarik.

Erakundeak lotura eta harremanak ditu ekoizle europarrekin, 30 urte baino gehiagoko esperientziari eta ezagutza zientifiko eta teknologiari esker. Halaber, harreman zuzena du kontsumitzaileekin, antolatu diren artisau-topaketei eta nazio eta nazioarteko lehiaketei buruzko informazioa ematen die.

ZER EGITEN DUGU?

Elkartearen helburua

Elkartearen helburua elkartekideei laguntza eta babesa eskaintzea da, dauden beharrak asetzeko eta sor daitezkeen arazoak konpontzen saiatzeko. Horretarako, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie artzaiei:

  • LAGUNTZA TEKNIKOA

    Elkartekideek jasotzen duten laguntza mota bi alditan bereizten da:

    EKOIZPEN ALDIA

    • Urtaroko ekoizpena duen jarduera denez, urteko lehen sei hilabeteetan gazta egiteko prozesua kontrolatzen da.
    • Gaztandegi guztiak bisitatzen dira, normalean abendutik uztailera bitartean.
    • Ekoizpena behar bezala egiten ari dela egiaztatzen da. Arazoren bat antzematen bada, aintzat hartu eta konpondu egiten da.
    • Datuak egiaztatzea.
    • Autokontrol planean jasota dagoenaren ikuskaritza, osasun eta elikadura kontrolak betetzen direla zaintzen da. Etiketatzeko datuak biltzen dira.
    • Arazo teknologikoak, sanitarioak… badaude, konpondu egiten dira. Gazta egiteko garaian, egileek nola lan egiten duten aztertzen baita.

    EKOIZPEN ALDITIK KANPO

    • Urteko azken sei hilabeteetan, gaztaren ekoizpena geldirik dagoen garaian, elkarteak prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu artzaientzat.
  • FORMAKUNTZA

    ARTZAI GAZTAK lortu nahi duen helburuetako bat formakuntza da.

    Ildo horretan, bazkideei trebetasun berriak ematen dizkieten prestakuntza ikastaroak eta jarduerak antolatzen dira. Horregatik, prestakuntza ikastaroak oso garrantzitsuak dira kideentzako zerbitzu estrategikoak direlarik.

    Urtero programazioa burutzen da eta emango diren prestakuntza ikastaroekin egutegia egiten da bazkide guztiei bidaltzeko. Iraila, urria eta azaroa bitartean ikastaro guztiak ematen dira, hau da, egileak lantze-prozesu bete-betean ez daudenean. Baliteke ikastaro horiek lehenago eman izana edo berriak izatea, betiere, egokitzat jotzen diren berrikuntzak edo beharrak kontuan harturik.

    ARTZAI GAZTAk antolaturiko ikastaroak irekiak dira jaso nahi dituzten guztientzat. Bazkideek dohainik jasotzen dituzte eta bazkide ez direnek ordaindu behar dituzte.

    Bestalde, HAZKIk sektorerako ikastaroak ere antolatzen ditu. Horiek ere irekiak dira, doakoak edo ordaindu beharrekoak izan daitezke. Oro har, ikastaro horien iraupena laburra izaten da, batez beste lanaldi erdi eta lanegun batekoa, eta horietan gai zehatzak lantzen dira. Halere, baten batek lanaldi bat baino gehiago irauten du.

  • EKITALDIAK ANTOLATZEA

    ARTZAI GAZTAk azokak, lehiaketak, txapelketak eta dastatze herrikoiak antolatzen ditu eta artzain bazkide guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera. Era beran, elkarteak Idiazabal Jatorrizko Izendapenak eta beste erakunde batzuek antolatzen dituzten ekitaldietan ere parte hartu eta laguntzen du.

    ARTZAI GAZTAK ANTOLATURIKO AZOKAK ETA TXAPELKETAK:

    • “Gazta Eguna” azoka, Idiazabalgo Udalarekin lankidetzan. Maiatza aldean ospatzen da
    • “Villa de Bilbao” Idiazabal Artzai Gazta Lehiaketa, Bilbo (Bizkaia)
    • Nafarroako Artzai Gazta Txapelketa, Uharte Arakil-en (Nafarroa) “Artzain Eguna” azokaren baitan burutzen da, abuztuaren amaiera aldera
    • Gipuzkoako Artzai Gazta Txapelketa, “Artzain Eguna” festaren barruan, Legazpin (Gipuzkoa), iraila aldean.
    • Bizkaiko Artzai Gazta Txapelketa, irailean.
    • Arabako Artzai Gazta Txapelketa, Agurainen (Araba), tradizio handiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan burutzen da, urrian.
    • Euskal Herriko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa Txapelketa, urrian, Idiazabalen (Gipuzkoa).

    ARTZAI GAZTAK PARTE HARTZEN DUEN BESTE AZOKA ETA EKITALDI BATZUK:

    • Lehen gaztaren mozketa, Ordizian egiten da, apirilean
    • Nafarroako lehen gaztaren mozketa, Iruñean ospatzen da
    • Salón Gourment  (Madrid)
    • Alimentaria (Bartzelona)
    • Gustoko (Bilbo)
    • Ordiziako Azoka eta Gazta Txapelketa (Ordizia)
    • La Seu d´Urgell-eko gazta artisauen azoka
    • Bra-ko (Italia) Gaztaren jaialdia
    • Salon du Fromage (Frantzia)
  • MERKATURATZEA

    Nola eskura dezaket benetako ARTZAI GAZTA?

    ARTZAI GAZTA DENDA

    Idiazabalen kokatutako ARTZAI GAZTA egoitzara bertaratuta. Nola iritsi >

    TELEFONOZ

    Idiazabalen kokatutako ARTZAI GAZTA  egoitzara telefono bidez deituta. +34 943 187 129

    SALMENTA PUNTUA

    • ARTZAI GAZTAk merkaturatutako gazta ere aurki daiteke honako salmenta-gunetan:
    • Eroskin, SeleQtia markapean
    • El Corte Inglésen – Club del Gourmet: ARTZAI GAZTAren etiketa gris korporatiboa.

    AZOKAK ETA TXAPELKETAK

    Era berean, ARTZAI GAZTA elkarteak berak antolatutako azoka eta txapelketetan gazta erostea posiblea da. Baita Euskal Herri osoko herri eta hiri askotan egiten diren tokian tokiko azoka eta merkatuetan ere, beste erakunde edo udal batzuek antolaturik, eta askotan, horiekin elkarlanean.
    Horrela, artzaiak urte osoan zehar egiten diren azoka eta txapelketetara joaten dira, bertan zuzeneko salmenta egin ahal izateko. Eros daitezkeen gaztak ekoizle bakoitzaren izen eta markarekin agertzen dira, betiere Artzai Gazta “kaiku” logotipoarekin lotuta, benetako artzai gazta dela adierazteko.

SINERGIAK

Elkarte eta erakundeak

Artzai Gazta elkarteak hainbat elkarte eta erakunderekin lan egiten du, guzti horien laguntzarik gabe ARTZAI GAZTA ez zen izango gaur egun dena.