Pribatutasun Politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea: Asociación para la promoción del queso artesano elaborado con leche de oveja latxa (IFZ: G20826038), aurrerantzean “Artzai Gazta Elkartea”.

Helburuak: Ardi latxaren esnearekin egindako artisau-gazta eta honekin lotutako harduerak sustatzea, eskeintzea eta kudeatzea.
Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.
Artzai Gazta Elkartearen jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea. Gure jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.

Legitimizazioa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

Asociación para la promoción del queso artesano elaborado con leche de oveja latxa-en legezko interesa (RGPD 6.1.f art.).

Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik.

Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Kale Nagusia, 37, 20213 Idiazabal (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943187129 telefono zenbakian.

 

Artzai Gazta Elkartearen Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

 
1. Tratamenduaren Erantzulea 

“Tratamenduaren Erantzulea” Asociación para la promoción del queso artesano elaborado con leche de oveja latxa da, aurrerantzean “Artzai Gazta Elkartea” edo “elkartea”.

I.F.Z.: G20826038

Helbidea: Kale Nagusia, 37

Herria: 20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

Telefono zenbakia: 943187129

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

2. Indarrean dagoen legeria

Artzai Gazta Elkarteak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. a2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak. 

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Artzai Gazta Elkartearen webgune ofiziala www.artzai-gazta.eus da eta elkarteak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:

Facebook: https://www.facebook.com/ArtzaiGazta/ 

Instagram: https://www.instagram.com/artzai_gazta/

Twitter: https://twitter.com/artzai_gazta

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Artzai Gazta Elkartearen webgune ofizialari eta elkartearen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Artzai Gazta Elkartearen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Artzai Gazta Elkartearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Artzai Gazta Elkartearen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. Ardi latxaren esnearekin egindako artisau-gazta eta honekin lotutako harduerak sustatzea, eskeintzea eta kudeatzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
  2. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Gure jarduera buruzko informazioa bidaltzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  3. Artzai Gazta Elkarteak kudeatutako jarduerei buruz eta elkarteak parte hartzen duten jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; Artzai Gazta Elkartearekin zerikusia duen jarduerekin eta elkarteari lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; Artzai Gazta Elkarteak kudeatzen eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere.

Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

6. Sekretu eginbeharra

Artzai Gazta Elkartea erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Artzai Gazta Elkarteko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

7. Datu pertsonalak biltzea

Artzai Gazta Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Artzai Gazta Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. 

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Artzai Gazta Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

8. Adin-txikikoen datuak

Artzai Gazta Elkartearen jarduerak ez daude adin txikikoei zuzenduta, baina horrela izango balitz, Artzai Gazta Elkarteak adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen kokunikaziorako.

Artzai Gazta Elkarteak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago: 

http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063

baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/

9. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

10. Enplegu-eskatzaileak

Artzai Gazta Elkarteak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Artzai Gazta Elkarteari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak elkartearen tratamedu sisteman gordetzeko.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Artzai Gazta Elkarteak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

11. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Artzai Gazta Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Artzai Gazta Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Artzai Gazta Elkartearen menpe.

12. Artzai Gazta Elkartearen presentzia Sare Sozialetan

Artzai Gazta Elkarteak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Artzai Gazta Elkartearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Artzai Gazta Elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Artzai Gazta Elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Artzai Gazta Elkarteak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Artzai Gazta Elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Artzai Gazta Elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Artzai Gazta Elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Artzai Gazta Elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Artzai Gazta Elkarteak Facebook, Twittter, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Artzai Gazta Elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Artzai Gazta Elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Artzai Gazta Elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Artzai Gazta Elkartearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

13. Segurtasun Neurriak

Artzai Gazta Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Artzai Gazta Elkartearen erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

14. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943187129 telefono zenbakia edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa erabili ditzake.

15. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Kalea Nagusia, 37, 20213 Idiazabal (Gipuzkoa), telefonoa: 943187129 edo, bestela, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

16. Indarraldia eta aldaketak

Artzai Gazta Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Artzai Gazta Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Artzai Gazta Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

17. Jurisdikzioa

Artzai Gazta Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Artzai Gazta Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Artzai Gazta Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.