Familiarteko ustiategi transhumante bat gara, Arriolan bizi diren 500 ardi latxa baino gehiagorekin. Urtarrilaren erdialdetik uztailaren amaierara arte gure gazta ekoizten dugu arkumeen gatzagiarekin eta gure ardien esnearekin.
Transhumantzia Arriolatik “Entzia” mendira (Opakua) egiten dugu. Gure ardiek udan zein udazkenean bertan bazkatzen egiten dute gure txabolaren inguruetan, non Zadorraren iturburuaren gainean kokatzen den, eta bertatik Arabako Lautada osoa ikus daitekeen.