LARREAKO GAZTA

PATXI LOPEZ DE URALDE

  • Etxebitarte 1 Larrea 01208 - Araba
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Larrea herria Barrundian, Araban, kokatzen da, Elgea mendilerroaren eta Aldaia mendiaren artean. Leku paregabea da ardiek urte osoan zehar larre egokiez goza dezaten, gazta ekoiztu ahal izateko.

Larreako Gazta IDIAZABAL Baserrikoa Jatorri Deitura Babestua duen artzain-gazta da, latxa arrazako ardien esne gordinarekin eta gatzagi naturalarekin egindakoa.

Denbora asko igaro da Pascual haur bat zela, familiako artaldea zaintzeko aitari Elgeako larreetan barrena laguntzen zionetik. Ordutik gaur egun arte, bere bizitza osoa artzaintzan egin du lan, jaiegunik eta oporrik gabe, neguan eta udan; bere artaldeari esker eta artaldearentzat bizi da.

Duela 20 urte inguru, bere semeak, Patxik, familiako tradizioarekin jarraitzea erabaki zuen, baina ordura arte egin ez zuten zerbaiten alde apustu eginez: gazta-ekoizpena. Erabakia hartu eta beharrezko prestakuntza jaso ondoren, LARREAKO GAZTA - PASCUAL gaztandegia sortu zen.

- Salmenta zuzena gaztandegian
- Mezularitza bidez bidalketak (kontsultatu baldintzak)